Meza amaieran, Boiseko Artzain Ona euskal elkarte katolikoko partaide den John Ysursak hitz batzuk zuzendu zizkion Christensen apezpikuari eta fededun euskaldunen izenean euskal txapela oparitu zion. Apezpikuak hantxe bertan jantzi zuen, zeremoniari txalo arteko amaiera sinpatikoa emanez. Irudian , Ysursa bere lekura itzultzen, apezpikua txapela buruan.