Jaialdi lagun berriak egin edo aspaldi ikusi gabeak berriz ikusteko lekua da. Kasu batzuetan, itsasoz bestaldeko familiak edo lagunak elgarretaratzeko tokia: Irudian, hotelean, elgarretaratze horietako bat: aspaldi ikusi gabeko bi adiskide, Euskal Herritik etorritako Maria Jesus Barrenengoa Bilbokoa eta Seattle-tik Boisera Jaialdira lagunak ikusteko etorritako Don Milholland.