Hitzaldia eskaini zuen atzo Boisen Juan Jose Ibarretxe lehendakariak, ingelesez Nevada-Renoko Unibertsitatearekin argitaratu berria duen liburua solasgai. Gure Esku dagoko Jon Kamio eta Columbia Unibertsitateko Joshua Fisher ere mintzatu ziren ondotik. Ibarretxeren aurkezpena, berriz, irudiak jasotzen duenez, Dave Bieter Boiseko alkateak egin zuen, Ibarretxeri buruz bota zituen laudorioek argi uzten dutelarik estimu eta kontsiderazio ezin altuagoan daukala, pertsona eta politikari gisa.