2010-2011 ikasturtean ere Kuxkuxeo taldea astero astero biltzen da Boisen. Igandero arratseko 6etan Papa Joes kafetegian biltzen da taldea euskaraz mintzatzeko. Kuxkuxeo taldearen izena kuxkuxeatutik dator ("gossip" ingelesez) eta arau bi daude taldean: euskaraz mintzatu eta kuxkuxeatu.
Taldeak bi helburu ditu: batetik, euskara ikasten ari diren ikasleei aukera ematea hitz egiteko eta egiten dituzten akatsekin lagundu; eta bestetik, Euskaldunak direnei aukera eman euskaraz mintzatzeko.
Kuxkuxeo taldearen kideak dira: Henar Chico, Benat, Oihana Andion, Izaskun Kortazar, Megan Otteman, Itxaso Cayero, Geneva Ayarra eta Kattalin Berriotxoa. Kide batzuk Ameriketakoak dira eta beste batzuk Euskal Herrian jaiotakoak dira.