Usandizagaren Mendi-Mendiyan taularatu dute Bahia Blancan
Argazki galeria > Villa Mercedes
Usandizagaren Mendi-Mendiyan taularatu dute Bahia Blancan
EUSKAL OPERA EUSKAL ASTEAN. Jose Maria Usandizagaren Mendi-Mendiyan euskarazko opera lana edo 'pastoral lirikoa' taularatu dute ostegunean Argentinako Bahia Blancan, Euskal Asteko egitarauaren barne, bertako Udal Antzokian, Bahia Blancako Orkestra Sinfoniko Probintzialarekin, Jose Antonio Ceron zuzendari, eta Carmen Aparicio sopranoa (Andrea), Santos Ariño baritonoa (Juan Kruz), Andeka Gorrotxategi tenorea (Joxe Mari), Luisa Reimers sopranoa (Txiki), Enrique Boland baritonoa (Kaiku) eta Marcelo Boluña baxoa (Gaizto) kantari, Cesar Tello pianoan eta Rosana Virginia Entizne euskara aholkulari. Antzokiak sarrera polita lortu zuen, eta txaloen deiak berriro taulara erakarrita, kantariek Agur Jaunak kantatu zuten 'bis' moduan, publikoak zutik jarrita lagunduta. Gau polita. Irudian, taula gaina, Santos Ariño kantuz ari den momentuan (argazkia EuskalKultura.com).