MEXIKOKO MIKELDI talde enogastronomikoa azaroaren 12an bildu da bere VI. ohiko bileran, bildu ere Bernardo Migueltorenak prestatutako afari baten inguruan. Menua, gazta hautuak igali basatien saltsan eta txiplotez; perretxiko eta kalabaza zopa; sanferminetako erako solomo piperdun otartekoa. Txostenak eta laburpenak emanik, taldeak partaide berria ere onartu zuen, abendutik aurrera kide izateko: Julen Ruiz de Azua. Zorionak eta anitz urtez! (iturria VascosMexico.com)