GERNIKAKO ARBOLAren burdinezko itxitura ari dira egiten Argentinako Villa Mercedes herriko Euskal Etxekoak, 2006an Ordiziatik bertaratu zen ordezkaritzak landatutako Gernikako Arbolaren kimua hobeto zaindu eta bere presentzia nabarmenagoa egiteko. Ordiziako eta Villa Mercedeseko alkateek landatu zuten haritza, egun hosto berdeak erakusten dituena, eta itxitura bukatutakoan edergarri eta zaingarri izango du.