Hego Ameriketako Euskal Gizataldeen elkarretaratzea
Argazki galeria > Villa Maria 57. Euskal Astea 2013
Hego Ameriketako Euskal Gizataldeen elkarretaratzea
Villa Mariako 2013 Euskal Asteak, urtero
ekimen honen barruan egin ohi den FEVAko bilerarekin batera, bilkura berezi bat baitaratu du aurten, izan ere Hego Ameriketako Euskal Gizataldeen elkarretaratzea egin baitzen bertan joan den ostiralean, Uruguai, Txile, El Salvador, Brasil, Paraguai, Kolonbia, Peru eta Argentina bereko euskal etxeetako ordezkariak partaide. Eusko Jaurlaritza ere villamariatu zen. Irudian, ezkerretik eskuinera, Asier Vallejo, Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria; Ricardo Basterra, FEVAko lehendakaria; Marian Elorza, Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia; eta Sara Pagola, Euskadiren ordezkaria Argentina eta Mercosur-erako (argazkia EuskalKultura.com)