EUSKAL ARGENTINAR ASTEA 2013. Cordoba probintziako Villa Maria herriko Euzko Etxeak hartu du 2013ko Euskal Argentinar Aste Nazionala antolatzeko ardura. Azaroaren 8-10ean, asteburu nagusiari dagokionez, baina aurretik ere ekitaldi ugariko egitaraua osatuz, Villa Maria Argentina osoko euskaldunen biltoki bilakatuko da, baita ondoko herrialdeetakoa ere, eta Euskal Herritik ere ez da faltako jenderik. Egitarau barnean, Villa Maria Latinoamerikako euskal etxeen biltzarraren egoitza ere izango da. Artisten artean, ostera, Gozategi izango da Euskal Herriko gonbidatu berezia. Segi Euzko Etxearen Facebook orrialdea (www.facebook.com/centrovasco.villamaria) edo sartu euren webgunean (http://centrovascovm.com.ar/semaa-nacional-vasca-2013).