Maria del Carmen Elzaurdiak jakinarazi digu oso momentu berezia bizi izan zutela euskal etxearen sortzaile den Jorge Irusta historialariak "Patagones, kultur eta etnia anitzeko gunearen sorkundea, XIX. mendean" liburua oparitu zienean. “Euskal etxe hau jendea elkartzeko proposamenarekin jaio zen eta hori izaten jarraitu behar du”, jarri zuen idazleak bere dedikatorian (argazkia EE).