euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Argazki galeria > 2017ko Euskal Aste Nazionala (III)

« aurrekoa hurrengoa »
Euskal Jaurlaritza partaide

Euskal Jaurlaritza partaide

FEVAren bilera bukatu eta gero Eusko Jaurlaritzako ordezkariak hurbildu ziren Euskal Etxera bilduta zeuden lagunekin mintzatzeko. Urte hasieran izendatua izan zen Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranbururentzat lehenengo Euskal Astea izan da hau eta San Nicolaseko egonaldia aprobetxatu zuen hainbat euskal etxetako lagunak ezagutu eta euren kezkak entzuteko. Bileran diru-laguntzen berri eman zuen zuzendariak eta hurrengo Gaztemundu programen gaiak iragarri zituen: 2018an dantza; 2019an euskal etxeen kudeaketa. Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak bere idazkaritzaren ildo nagusiak aurkeztu zituen, eta Sara Pagola ordezkaritzak euskal etxeei eskaintzen dizkien hainbat proposamen aipatu zituen, tartean, Gernikako Bonbardaketari buruzko erakusketa eskaintzeko aukera (argazkia Euskalkultura.com)


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia