Argazki galeria > 2017ko Euskal Aste Nazionala (II)
Euskal Historia
Mikel Ezkerro Euskal Aste Nazional honetako egileetako bat izan zen. Berari egokitu zitzaion euskal historiaz mintzatzea. Euskaldunek Argentinan utzitako ondareari buruz hitz egin zuen; euskal etxeen gaurko egoerari ere mintzatu zen eta azpimarratu zuen beharrezkoak direla, gaur egungo diasporan, hiru gauza hauek: euskara, dantzak eta ikerketa akademikoak. Hitzaldia bukatutakoan, ideiak eta kontzeptuak trukatu zituen publikoarekin (foto EuskalKultura.com)