Argazki galeria > San Martin de los Andes hiriaren 117. urteurrena
Bisita eta opari bereziak 2015. urtea hasteko
Euskal Txokoa-ko kide den Maria Alejandra bere alabak lagunduta, Maria Esther Echeveste andreak egun pasa egin zuen euskal etxeko lagunekin. “Maria Esther Argentinan jaio zen familia euskaldun batean; baina haurra izanik aita hil zitzaion eta amak Euskal Herrira eraman zuen, Lasarteko bere baserrira. Han pasa zituen bost urte, gerra lehertu arte. Eta Argentinara itzuli zen berriro”, azaldu digute euskal etxetik. Bazkarian ikurrina oparitu zion Echevestek sortu berria den instituzioari (argazkia Soledad Ruiz).