EUSKAL ALKARTASUNA. San Juango Euskal Etxeak, Argentinako izen bereko probintzian, dohaintza gauzatu zuen joan den apirilaren 25ean, uholdeak eta ibaiaren hazkundea dela-eta etxea galdutako Astica-ko --Valle Fertil udalerrian, San Juandik 350 kilometrotara-- 11 familientzako 6 kaxa artikulu, 4 kaxa arropa eta 60 litro ur mineral eman baitzituen. Euskal Etxeak eskerrak eman nahi dizkie bere bazkideei egindako ahaleginagatik.