Euskal Herriko ohiko platerrak izan ziren standeko erakarpen nagusia. Baina dudarik gabe standean gailendu zen giroak ere animatu zituen bisitariak euskal txokora hurbiltzera. Lan egun luze baten ondoren, prestatutako guztia saldu zuten Lagun Onak-eko kideek (argazkia EE).