Euskal ikurra den haritzarentzako lekua aspalditik dago Merced Plazan. Izan ere, bazegoen haritz bat bertan landatuta baina arrazoi ezberdinengatik duela urte batzuk hil egin zen. Aurten, instituzioaren 65. urteurrenean, haritz berri bat landatzea erabaki zuen Zuzendaritza Batzordeak eta azaroaren 5ean egindako zeremonian landatu zuten (argazkia EE)