Bira bere amaierara iritsi zen eta hiriburuko Iparraldeko Euskal Etxean bildu ziren Patrick Tetevuide, Jimmy Arrabit, Panpi Gerard eta Mikel Perez musikariak lagun argentinarrekin azken afaria musikalizatzeko -gogora dezagun taldeko buru den Patxi Perez bueltatu zela Euskal Herrira Euskal Astea burkatu eta gero-. Erakundeko Kultur Azpibatzordeko kideek antolaturik, afarian euren errepertorioko abesti batzuk eskaini zituzten artistek, Ignacio Esquiroz albokaria lagun (argazkia IEE)