Buenos Airesko euskaltegian, musikari batzuek hartu zuten parte tailerrean, tartean etxeko albokariak. Aipatzekoa da, gainera, Magdalena herriko euskal etxeko lagun batzuk ere bertaratu ziren Euskaltzaleak-era Oreka TX taldeko musikariak entzutera. Tailerraren ostean, pintxo eta edariak partekatu zituzten anfitrioiek eta gonbidatuek (argazkia EuskalKultura.com).