Argazki galeria > Patagoniako Euskal Etxeen 3. Topaketa
Elkartasuna gauzatuz
Patagoniako euskal etxeen artean sortutako loturak ez ziren hitzetan geratu. Izan ere, Viedma eta Patagonesko lagunek, euren hirietan bildutako donazioak eman zizkieten Comodorokoei uholdeetako biktimen artean banatzeko. Ez ahantzi duela hilabete bat Chubut probintziako Comodoro Rivadavia hiriak bere historiako ekaitza handiena pairatu zuela eta horren ondorioz oraindik ere geratzen direla etxera itzuli ezinik dauden eta bizilekurik gabe geratu diren ehunka pertsona. Ezkerretik eskuinera Viedma-Patagonesko Lucia Beroqui, Matías Jauregui eta Sebastián Basterra; Héctor Baztán Basterra (Comodoroko Euskal Etxeko lehendakaria); Pablo Calabrese viedmatarra eta San Martin de los Andesko Gustavo Lamas (argazkia EE)