Euskal Herriko kultur ikur ugari jarri zituzten ikusgai Euskal Etxeko lagunek. Txalapartak jakin-min handia piztu zuen publikoan eta bat baino gehiago animatu zen jotzera. Herri kirolak ezagutaraziko irudiak ez ezik, aizkora ere eraman zuten Etxeko kideek publikoak ikus zezan. Erakusketa osatzeko, mapak, ikurrinak eta Euskal Herriari buruzko oinarrizko informazioko liburuxkak zeuden standean (argazkia EE)