"San Inazio bezperan gazteok afaldu eta gaupasa egin ondoren, 31 goizeko 7ak inguruan euskal etxean elkartzen gara gaupasa egindako gazteak eta orduan heldu diren beste hainbat pertsona. Guztiok autoetan sartu eta etxerik etxe joaten gara bozina joka, musika joaz, bizilagunak esnatuz... Etxe bakoitzean jan-edana ematen dute eta dantzaren bat egiten da. Oso festa polita, baina eguerdirako porru eginda bukatzen da!", Eñaut Arretxe (argazkia Necochea EE)