"Lehenik eta behin, “alegre despertar” izateko, “despertar” batek egon behar du lehenik, eta gure kasuan ez zen horrela izan!", gogoratu barrez Xabier Maritxalarrek. "Euskal Etxeko gurasoak gure bila etorri ziren euskal etxera (gau guztia festa egin eta gero), eta kotxeetan banatuta, euskal etxeko pertsonen etxeetara joan ginen, musikaz alaiturik. Euskal Herriko herri ttiki bateko festen antzera ibili ginen, ezin hobe!", gehitu du Xabi Urtasunek.