Necocheako Dardo Rocha Plazan Gernikako Arbolaren kimu bat dago landatuta. Bertan bildu ziren igande goizean Eusko Jaurlaritzaren agintariak, FEVAko ordezkariak eta euskal etxe askotako kideak omenaldian parte hartzeko. Lore eskaintza utzi eta gero ‘Gernikako Arbola’ abestu zuen Euzko Etxeako Maria Alicia ‘Beba’ Nazar-ek (argazkia Euskadiren Ordezkaritza)