Euskal Astean euskararen presentzia bermatzeko Mintzodromo bat antolatu zuten necocheatarrek, FEVA, HABE, Mintzanet eta Bagera lagun. Aktibitatearen baitan, Necochean bildutako euskaldunek euren artean ez ezik, Euskal Herrian zeudenekin ere hitz egin zuten. Aipatzekoa da gainera, Hator Hona programako edizio askotako gazteek, Hernaniko San Juan Konpartsako eta Azpeitiko Eskolako dantzariek eta Iparraldeko Euskal Argentina elkarteko kideek ere hartu zutela parte jardueran (argazkia EuskalKultura.com)