‘Ruta del Inmigrante Vasco’ izeneko ekimena Argentinako Aniztasun eta Multikulturalismo Zuzendaritza Nazionaleko programa bat da. Bideak Buenos Aires probintziako hainbat hiri bilduko ditu, tartean Necochea, Chascomus eta Tandil. Necocheako alkatea den Facundo Lopezek, ENTUR erakundeko presidentea den Eduardo Oterok, Owen Fernandez Udaleko Kontuen idazkariordeak eta Aniztasun eta Multikulturalismo Zuzendaritza Nazionaleko nagusia den Julio Crocik izan zuten proiektua aurkezteko ardura (argazkia EuskalKultura.com)