Proiektuari bultzada emateko, tailer bat egin zen Euskal Astean. Aktibitatearen arduraduna AHORA (Asociación de Historia Oral) elkarteko Mariela Canali izan zen, Laurak Bat, Euskaltzaleak, Jose C. Pazeko Toki Eder, Mar del Platako Denak Bat, Corpus Christiko Eusko Etxea, Olavarriako Gure Etxe Maitea eta Villa Mariako Euzko Etxea elkarteetako kideak partaide. Cristina Arreguik ere hartu zuen parte, FEVAren izenean. Bileraren hasieran, Asier Vallejok agurtu zituen euskal etxeetako ordezkariak (argazkia EuskalKultura.com)