Larunbat goizean euskal etxeetako ordezkariek FEVAko agintariekin biltzeko aukera izan zuten. Bilkuran, urtean zehar egindako aktibitateen laburpena egin zuten Federazioko arduradunek: Euskara Munduan programaren barnetegiak, FEVAk antolatutako tailerrak, Txikien Topaketa… Bileraren baitan, gonbite batzuk ere aurkeztu ziren, besteak beste, Gral. Las Herasen egingo den ‘Esnezalearen Bira’rako, Euskaltzaleak-ek antolatuko duen Euskararen Eguneko jairako eta datorren urteko Cañuelaseko Aberri Eguneko Dantzarien Topaketarako. Argazkian, Javier Ederra FEVAko idazkaria; Hugo Andizabal lehendakaria eta Arantxa Anitua lehendakariordea (argazkia EuskalKultura.com)