Argazki galeria > 2017ko Immigrantearen Eguna Maipun
Etorkinak gogoan
Immigrantearen Egunaren baitan zeremonia bat egin zuten maiputarrek 26 de Septiembre Pasealekuan dagoen Immigranteen Monumentuan. Bertan lore eskaintza utzi eta hitz batzuk esan zituen Euskal Etxearen izenean Florencia Etcheverryk. Matias Rapallini alkateak eta Cavalieri Giuseppe Golé Elkarte Italiarreko presidenteak ere hartu zuten parte (argazkia EE)