2015eko Euskal Aste Nazionalari hasiera emateko, txupinazoa bota zuten antolatzaileek Euzko Alkartasuna hoteleko teilatutik. Hori baino lehen, Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak eta herri eta probintziako agintariak bildu ziren. Zeremonia berean, omenaldi bat egin zitzaien Felipe Zubizarretari eta Alejandro Iruretagoyenari, eta plaka oroigarri bat desestali zen Independentzia Plazan, Gernikako Arbolaren aurrean (argazkia EuskalKultura.com)