Euskal kantak entzuteko aukera paregabea da Euskal Asteko Abesbatzen Topaketa. Aurtengoan, bost taldek osatu zuten ikuskizuna. Herriko Saquil Chevá korua ez da euskal korua baina hala ere, bisitariei omenaldi bat egiteko, ‘Agur Jaunak’ abestu zuen emanaldia irekitzeko. María Paula Castrilliren zuzendaritzapean. Folklore argentinarrra ere abestu zuten macachindarrek (argazkia Valeria García Oyarzabal)