Hutsik egin gabe, Roman Agirrezabal osintxuarra (Bergara, Gipuzkoa) urtero etortzen da Euskal Argentinar Aste Nazional guztietara. 2002tik darama bizitzen Argentinan , San Luis probintziako Merlo herrian, 2200 metroko altueran. Sendabelarrak eta harriak saltzen ditu.