Hitzarmen bat sinatu zuten Euskal Herria Institutuak eta Lanuseko Udalak gai askotako kurtsoak emateko, tartean, Zuzenbide Publikoari buruzko bat. Lanuseko alkatea den Nestor Grindettik, Buenos Aires hiriko prokuradoreak, Euskal Argentinar Ganberako Ignacio de Jaureguik eta Adrian Urreli diputatuak hartu zuten parte inaugurazioan. Argazkian, Institutuaren arduraduna den Miguel Echeverria publikoari hitz batzuk zuzentzen (foto EE)