Larunbat arratsaldean, dantzen ikuskizuna egin behar zen aretorainoko ibilbidea kalejira herrikoian egin zen, dantzariak, musikariak eta Euskal Asteko partaideak oro partaide, besta giro politean, La Platako kaleetan paseoan zebiltzaten herritarren harrigarri. Entzun ziren tresnen artean, txistuak, trikitixak, albokak, panderoak, txirulak, ttunttunak... eta baita xirularru bat ere.