Obra taularatu ondoren, antzezleek, obraren egileek eta muntaketa eta gauzatzean parte hartutakoek argazkia atera zuten elkarrekin. "A(nt)ZE(z)LANA!" (antzezlana eta a ze lana-ren arteko nahasketa) garaile atera zen Euskal Asteak antolatutako antzerki obren txapelketan eta irakurritako antzerki gisa taularatzea izan zen sariko zati bat. Efileak Sabrina Otegui eta Marcela Inda dira.