Duela urte batzuk hasitako proiektuarekin jarraituz, Argentinan ez ezik Uruguain ere ari dira xarea zabaltzen euskal pilota modalitate honetako zaleak. Azaroaren lehenengo egunetan, Santa Fe probintzia argentinarreko Venado Tuerto hirian eta Uruguaiko Mercedesen eman zituzten La Platako pilotariek hainbat xare eskolak (argazkia Primera Escuela de Xare)