La Platako 2008 Euskal Astearen egitarauaren baitan, bertako Euzko Etxeak 'Elkarrizketa Politikorako Mahaia' antolatu zuen Buenos Aires Probintziako Diputatu Ganberan, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza daukaten alderdiak bertara gonbidaturik. Adolfo Perez Esquivel Nobel sariduna izan zen moderatzaile. EAJ-PNVek (Joseba Egibar), EAk (Iñaki Galdos), Ezker Batuak (Kontxi Bilbao) eta EHAKek (Katalina de Madariaga) bidali zuten ordezkaririk. Irudian, Ganberako irudia, EHAKeko ordezkaria mintzatzen ari zela (argazkia EuskalKultura.com)