Gernikako Bonbardaketaren urteurren egunean ‘Gernikako Bonbardaketa’ erakusketa inauguratu zuten Txileko Euskadiren Ordezkaritzak eta Valparaisoko Eusko Etxeak hiriko Udaletxean, Alkatetza bere lankide. Inaugurazio ekitaldian Eñaut Gereñu Mujika Valparaiso Eusko Etxeko lehendakariak Aurreskua dantzatu zuen eta Rafael Kutz Garaizabal Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako ordezkariak hitz batzuk zuzendu zizkien bildutakoei (argazkia EE)