Aberri Etxeak antolatutako aktibitatea publiko orokorrari begira egin zen, Gernikako Kultur sailaren eta hiriko udalaren babesarekin. ‘Gernika’ pelikula proiektatzeaz gain, Etxeko irakasle eta Kultur arduraduna den Rocio Basterrak hitzaldi bat eskaini zuen. Hitzaldian Gernikari buruzko informazio orokorra –mapa batean kokatu, 1937an zer gertatu zen…– azaldu, ‘Guernica’ koadroaren erreprodukzioak banatu eta Gernikako Udaleko ordezkari den Iñigo Magunagoikoetxeak bidalitako adiskidetasun mezua irakurri zuen Basterrak.