‘Gernika oroituz, 80 urte: euskal begirada bat Uruguaitik’
Argazki galeria > Gernika 80. urte
‘Gernika oroituz, 80 urte: euskal begirada bat Uruguaitik’
‘Gernika oroituz, 80 urte: euskal begirada bat Uruguaitik’ ekitaldian honako erakusketak egongo dira ikusgai apirilaren 24tik 29ra: Bonbardeoari buruzko erakusketa plastikoa, Lara Tailerraren esku, Luis Muro artista lagun. Argazki erakusketa, Gernikako Bakearen Museoak utzitako materiala barne. Aurelio Artetaren ‘Frontea, atzeguardia eta exodoa’ izenburuko triptikoa eredu harturik Elena Zagarzazuk egindako brodatua. Eta prentsa uruguaitarrean Bonbardaketari buruz egindako segimenduaren materiala eta bizirik atera ziren lagunen testigantzak.