Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxeak arrakasta handia izan zuen bere proposamenarekin. Lagun ugari bertaratu ziren Euskal Etxera ‘Gernika bajo las bombas’ dokumentala ikusi eta proiekzioaren ondoko debatean parte hartzeko. Debatea Ariel Ortiz Aviles Historia Lizentziatuaren esku egon zen. Argazkian Martha Arrillaga lehendakaria publikoari eta Ortiz Aviles Lizentziatuari ongietorria emanez (argazkiak EE)