Uruguaiko FIVU Federazioak eta Euskaro eta Haize Hegoa Euskal Etxeek zeremonia bat egin zuten apirilaren 30ean hiriburuko Gernika Plazan. Bertan Ohorezko Aurresku bat dantzatu zen eta Julio Poittevin Gilmetek hitz batzuk zuzendu zizkien bildutakoei. Arbolaren aurrean lore sorta bat utzi zuten euskal etxeetako ordezkariek eta horren ostean arbolaren ezkurrak banatu zituzten bildutakoen artean (argazkiak FIVU)