Denak Bat Euskal Etxeak bat egin zuen munduko beste euskal elkarteekin eta Alberto Rojoren ‘Gernika, el bombardeo’ dokumentala proiektatu zuen maiatzaren 8an. Dokumentalarekin batera Gernikaren historia eta gaur egungo egoerari buruzko hitzaldi bat eman zuten Sebastian Arrietak eta Lorea Gurrutxagak. Elkarretaratzeari amaiera emateko afaria prestatu zieten Sebastian Arretak eta Gaztetxeko kideek bildutako lagunei (argazkia EE)