Bonbardaketaren 80. Urteurrena ospatzeko ekintza ezohiko bat egin zuen Hiru Erreka Euskal Etxeak. Maiatzaren 6an, Euskal Etxeko hiru kidek egindako Guernica koadroaren erreplika bat inauguratu zuen elkarteak Constituyentes eta Costa Rica kaleetan dagoen Euskal Enparantzan. Inaugurazio ekitaldian gizataldeko lagunek ez ezik, udaleko agintariek ere hartu zuten parte, tartean Carlos Sanchez alkatea. Izan ere Sanchez alkateak eta Francisco Urbieta Euskal Etxeko lehendakariak moztu zituen sokak (argazkia Diario 3)