Toki Eder Euskal Etxeko lagunek hiriko Manual Belgrano Plazan egin zuten Gernikako biktimen omenezko zeremonia. Gernikako Arbolaren kimuaren oinarrian FEVAk zabaldutako agiria eta ‘Gernika Gogoratuz’ Guneko zuzendaria den Maria Oianguren Idigorasen artikulu bat irakurri zituzten paztarrek. Jarraian etxeko lehendakaria den Mariangeles Oñederrak gerraren biktima izan zen bere aitaren istorioa ekarri zuen gogora (argazkia EE)