Buenos Aires probintziako Azul hirian bi zatitan banatu zen Gernikako biktimen omenezko omenaldia. Apirilaren 26an Udal Parkean dagoen Gernikako Haritzaren kimuaren inguruan bildu ziren Gure Txokoa Euskal Etxeko kideak. Programarekin jarraituz, eta Sara Pagola Euskadiren ordezkaria partaide, maiatzaren 5ean goizean hasi ziren ekintzak. 10:30etan, Udal Parkean dagoen Gernikako Arbolaren kimuaren beste kimu bat landatu zuten euskal gizataldeko kideek Agronomia Fakultateko Lorategi Botanikoan. Bertan Euskal Etxeko Euskal Bihotza abesbatzak ‘Gernikako Arbola’ kantatu zuen eta Cesar Arrondo irakasleak hitzaldi bat eman zuen, dokumental batek lagundurik. Arratsaldeko 7etan, oraingoan Euskal Etxearen egoitzan, berriz ere mintzatu zen Arrondo, dokumentala ere emanez. Argazkian Sara Pagola eta Silvia Iceta arbola landatzen (argazkia EE)