Euzko Etxea Euskal Etxean arratsalde osoko programa antolatu zuten Euskal Etxeak, La Platako Unibertsitate Nazionaleko Gogoetarako Euskal Katedra Askeak, CEVA Euskal-Argentinar Ikasketa Zentroak eta Matxin Burdin Liburutegiak. Programaren lehenengo zatian Bonbardaketari buruzko erakusketa inauguratu zuten. Horren ostean, Aurreskua dantzatu zuten dantzariek, Etxeko abesbatzak ‘Txoria Txori’, ‘Agur Jaunak’ eta ‘Gernikako Arbola’ abestu zituen, eta Bonbardaketaren biktimak oroitu zituzten (argazkia EE)