Euskaldunak Denak Bateko lagunek Mitre Plazan bildu ziren apirilaren 26an Gernikako Bonbardaketaren biktimei omenaldia egiteko. Bertan Aurreskua eta hitz batzuk eskaini ziren. Larunbatean, ordea, EiTBk egindako ‘Gernika, el cuadro que cambió mi vida’ izenburuko dokumentala ikusteko bildu ziren Euskal Etxeko Euskal Tabernan; dokumentalaren protagonistetako bat Euskal Etxeko kide Anamari Solanes Domine da (argazkia EE)