Buenos Airesko euskaltegian, bi ekintza egin ziren Gernikako Bonbardaketa gogoratzeko: apirilaren 26an, Amalia Labra y Sanzek gerran bizi izan zituen oroitzapenak konpartitu zituen bildutakoekin. Hurrengo ostiralean ‘Los niños de Guernica’ dokumentala proiektatu zuten eta filmaren ostean, gerrako haurra izan zen Miren Lopez de Bikuñak bere lekukotasuna eman zuen Euskaltegiko lagunen aurrean. Ekintza oso hunkigarria izan zen batez ere Mirenen ahaideak presente izan zirelako, tartean etxeko irakasle den Irene Lopez de Bikuña (argazkia EE)