Chacoko Kotoiaren Lurra Euskal Etxeak, Arturo Campion ikasguneak eta Ercilio Castillo Kultur Guneak, 'Gernika: 80. urteurrena’ izeneko jardunaldiak antolatu zituzten. Horien baitan, laburmetraia bat proiektatu zuten eta bi hitzaldi eskaini: Fabio Echarri hizlariaren ‘Gernika: hondakinen gainean eraikitako kultura’; eta Martin Iturriozen ‘Guernica: XX. mendeko Picassoren margolan ezagunena’. Argazkian Chacoko Kotoiaren Lurra Euskal Etxeko lehendakaria ere baden Fabio Echarri.