Argazki galeria > 2014ko Urte Amaierako Euskal Jaia
Bazkariaren baitan, garaikurren txanda
2014ko Urte Amaierako Euskal Jaiari bukaera emateko, erreki bat eskaini zien euskal etxeak gonbidatuei. Azken ekintza honetan, astean zehar egindako txapelketetako garaikurrak eskuratu zitzaizkien irabazleei: Sega proban, Mariano Ramos-i; Platerari Tiratzean, Leonel Dardanelli-ri; Aizkora proban, Lucho Bevilacqua-ri; eta Tronza proban, Carlos Langan-ek eta Lucho Bevilacqua-k osatutako bikoteari. Bazkarian ere, erakundeari baldintzarik gabe sostengua ematen dioten laguntzaileei ere euren ekarpena eskaini nahi izan zien euskal etxeak. Sarituen artea, Cañuelasko euskal etxeko lehendakari Daniel Sancholuz (argazkia Denise Lourtau).